34. aldiz egingo da Txistularien Kontzertu Nagusia Donostian. Aurten, faxistek Jose Ariztimuño Olaso Aitzol fusilatu zutela 75. urteurrena da. Berak bultzatutako mugimendua gogoraziko dute ekitaldian: Euskal Pizkundea. Hilario Olazaranen Mendigoizaleak izeneko obrarekin hasiko da ekitaldia. Hark idatzi eta argitara eman zuen lehen txistu metodoa.
Aitzol bertsolaritzaren sustatzailea izan zenez, Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolarien Txapelduna ere izango da ekitaldian.
Dantza ere izango da, Villabonako Oinkari dantza taldearen eskutik. Bikote dantzak dantzatuko dituzte.
Hainbat poeta gogoratuko dituzte, gainera. Lizardiren poemak abestuko ditu Antton Valverdek. Eta Lauaxeta ere Aitzol bezala hil zutenez, haren poema batzuk ere abestuko ditu.
Aurten, Yon Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrena ere bada. Euskal Pizkundearen barnean kokatzen den musikari eta euskararen bultzatzaile horrek Herri Dantza mugimendua sortu zuen.
Leire Erbitiak, ondoren, Poxpolin ekimenaren barnean sortu zituzten abestik abestuko ditu.
Ekitaldia amaitzeko, Jesus Guridi konpositorea hil zela 50 urte igaro direla eta, Oinkari dantza taldeak Amaia opera ezpata dantza taularatuko du.
TXISTULARIEN 34. KONTZERTU NAGUSIA
Non. Donostiako Konstituzio plazan.
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Euskal Pizkundea gogoratzeko
Txistularien Kontzertu Nagusian mugimendu horren sortzaileak oroituko dituzte, dantza, musika eta bertsoarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu