Euskal selekzioaren lehia eguneko saiorik ikusiena
TELEBISTA. Euskal selekzioak Venezuelaren aurka herenegun jokatu zuen partidak %19ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (161.000 ikus-entzule). Gainera, egun horretan ikusle gehien izan zituen emanaldia izan zen. Duela hiru urteko selekzioaren partidak 156.000 ikus-entzule izan zituen. Bestalde, 500.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat uneren batean euskal selekzioaren garaipenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu