Euskaldun berrientzako bertsolaritza eskolak

Inigo Astiz
Iruñea
2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Orain lau urte hasi zuten esperimentua, eta arrakastatsua izan da emaitza. Urtero izan ditu ikasleak geroztik Iruñeko Hizkuntza Eskolako bertso eskolak. Euskaldun berriak dira eskola horretako ikasleak, eta bertsogintzari buruzko oinarrizko ideiak ikastea da helburua. Ainhoa Aranburu bertsolariak emango ditu eskolak. Datorren astean abiatuko da ikastaroa, eta bihar itxiko dute izena emateko epea. Bertsotan egin dute gonbita: «Bertsotan nola egin/ nahi baduzu jakin,/ Hizkuntza Eskolan gaude/ etorri gurekin!».

Maiatzera arte astean bi orduz arituko dira euskaldun berriak bertso eskolan. Hizkuntza mailaren araberako bi talde osatuko dituzte antolatzaileek, baina hutsetik hasiko dira biak. Bertsolaritzaren bidez ikasleen ulermena eta ahozko adierazkortasuna lantzea eta hobetzea da xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.