Euskalkien jatorria mintzagai

Koldo Zuazo hizkuntzalariak euskalkiei buruzko hitzaldia emango du bihar, Iruñean

Euskalkiak Erdi Aroan sortu zirela uste du Koldo Zuazok. G. GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
2013ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskalkien jatorriari buruzko hitzaldia entzun ahal izango da bihar Iruñean, Kondestable jauregian. Noain 2013 hitzaldi zikloa-ren barruan, Koldo Zuazo EHUko irakasle eta ikertzaileak euskalkiei buruz jardungo du. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

Koldo Mitxelenaren teoria defendatzen du Zuazok: euskalkien jatorria argi ez badago ere, Erdi Aroan sortu zirela uste dute bi ikertzaileek.

Zuazoren ustetan, euskara batzeko joera bat sortu da azkenaldian. Hori baikorra izanik ere, norberak tokian tokiko euskara erabiltzea garrantzitsua dela deritzo. «Euskara batuari eskereuskaldunok erraz komunika gaitezke, baina euskaldunek beti izan behar dute kontuan toki bakoitzeko euskara», adierazi duZuazok.

Zuazoren esanetan, gaur egun erabiltzen diren euskalkiak hain zaharrak ez dira. Ideia horretatik abiatuta, euskalkien sorlekuak aztertzen hasi zen beste hainbat historialarirekin eta hizkuntzalarirekin batera. Bost gune sortzaile egon direla esaten du: Gipuzkoa (Tolosa eta Donostia artean), Bizkaia, Zuberoa, Iruñea etaGasteiz. Azken bi horiek guztietan zaharrenak dira. Zuazoren arabera, Gasteiz izan zen Debagoieneko eukalkien sorlekua. Oñati, Leintz Gatzaga eta Bergararainoko euskalkiek hainbat berezitasun dauzkatela dio Zuazok.

HITZALDIA

Noiz. Iruñeako Kondestable jauregian.

Noiz. Bihar, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.