Euskaltzaindia eta 'Herria' astekaria, lankidetzan
BAIONA.Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Baionan. Itun horrek Herria-ren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sustatzea du helburu, eta euskararen eta euskal kulturaren eremuan gauzatuko dela iragarri dute. Halaber, Herria-ren testuak Lexikoaren Behatokia egitasmoa elikatzeko erabiliko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu