Euskara: zer egin dugu txarto?

Euskararen egoeraren diagnosia egingo du Andoni Egañak, eta ondo zein gaizki eginikoak azalduko ditu

Egañak diagnosia mahai gainean jarriko du. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko martxoaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Zer egin dugu ondo? Zer gaizki? hitzaldia emango du Andoni Egañak, gaur, Zumaian (Gipuzkoa), Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren harira. Euskaren normalkuntzan ondo ari ote garen azalduko du, besteak beste.

Galdera zerrenda gisa planteatu du gaia Egañak: «Ongi goaz? Oker? Non eta zertan xahutu dugu indarra?». Azterketa horrek etorkizuneko urratsak egiteko balio dezakeela uste du.

Besteak beste, indargune eta ahuleziak identifikatzen saiatuko da. Ahulezien artean lurralde osoan legea bera ez izatea jartzen du Egañak. Beste ahulgune bat erabilera da. «Begi bistakoa da legeak ez duela ezer ziurtatzen, baina lege babesik ezean ez daukagu etorkizun oparorik», ondorioztatu izan du.

Indarguneen artean, komunitatearen sendotasuna aipatu izan du: «Oraindik badago komunitate bat euskaraz bizi dena, eta jendea euskara ikasten ari da. Kultura aldetik produzitzen ari da komunitate hori. Nire ustez, badago buelta ematerik egoerari, baina horretarako txip batzuk aldatu beharko ditugu».

Irudimen aldetik egin daitezkeen gauzak egiten ari garela uste du Egañak, bai irakaskuntzan, bai helduen euskalduntzean, bai kultur produkzioan. «Alde horretatik, abian goazen herri bat bagara. Halere, deskarrilamendu txiki batzuk izaten ditugu. Horiek nola eta zergatik gertatzen diren aztertu beharko dugu».

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Zumaiako Kultur Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.