Euskarazko bakarrizketak

Sei bakarlariren saioekin hasiko da gaur lehiaketaVillabonan, eta finala otsailaren 25ean egingo dute

Olatz Etxeberria eta Ione Gorostarzu, iazko irabazleak. Aurten ere lehiatuko dira. ENERITZ MAIZ / TOLOSALDEKO HITZA.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Iaz egin zuten proba, eta, arrakasta ikusita, aurten ere saioa antolatzea erabaki dute. Amasa-Villabonako II. euskarazko bakarrizketa lehiaketa hasiko da gaur Villabonan (Gipuzkoa). Gipuzkoatik ez ezik, Bizkaitik ere etorriko dira lehiakideak, baita Irlandatik ere. Gaur iazko bi irabazleek hartuko dute parte, beste lau umoristarekin batera.

Egun bakarreko lehiaketa izan zen iazkoa. Aurten jende gehiagok eman du izena, eta hiru saio antolatu dituzte. Gaur, iaz lehen saria irabazitako Olatz Etxeberria eta ikusleen saria jaso zuen Ione Gorostarzu arituko dira, Garbiñe Astiazaran, Xabier Barriola, Erika Olaizola eta Eneritz Artetxerekin batera. Bakoitzak 10-15 minutuko tartea izango du agertokian, eta epaileek testuak norberak eginikoak izatea, euskararen kalitatea eta oholtza gaineko lana kontuan hartuko dituzte. Aktoreetako bi aukeratuko dituzte gaur, eta beste bi otsailaren 18ko saioan. Aukeratutakoak otsailaren 25ean jokatuko dute finala.

Eñaut Gantxegi, Ixabel Agirresarobe eta Anartz Iturbe izango dira aurkezleak. Bigarren saioan,Jon Plazaola, Txiki Martinez, Barry Barrez, Nahia Hualde eta Mailu Arruti arituko dira. Barry Barrez irlandar-euskalduna da.

EUSKARAZKO BAKARRIZKETA LEHIAKETA

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Villabonako Gurea zineman (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.