Azoka
Ez da merkealdia izango
Chic Marketek azoka berri bat jarriko du martxan gaur Bilbon, 10:30etik 20:30era, Urbitarteko arrapala kaleko lehen zenbakian, Albiako lorategien alboan. Ez dira merkealdiak izango da azokaren izena. Hamabi diseinu marka izango dira guztira, zeinak ez duten merkealdirik egiten, euren produktuei ahalik eta preziorik bidezkoenak ematen saiatzen baitira. Saltzaile bakoitzak outlet atal txiki bat izango du, prezio merkeagoetan. Antolatzaileen esanetan, Chic Marketek «kalitatezko eta diseinuzko» produktuak izango ditu. Erosketa bakoitzarekin bi bitxi zozkatuko dira erosleen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu