Egutegia

Ez estutu, bidean dira inauteriak

Hilaren bukaeran egingo dute joaldunek Ituren eta Zubieta arteko ibilbidea, inauteriei hasiera emanez.

Inauteriak Zubietan, iaz. JON URBE, ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2018ko urtarrilaren 3a
11:00
Entzun

Gabonetako oporrak amaitu berritan edo amaitzear direla, zenbait hasiak izano dira honezkero urteko egutegiari begira hurrengo zubia noiz helduko den ikusteko. Eta aurkakoa dirudien arren, ez da urrun. Izan ere, Aste Santua iaz baino lehenago helduko da aurten, martxo amaieran. Hori, ordea, Hegoaldean izango da. Iparraldean gehixeago itxaron beharko dute, maiatzera arte, lehen opor txikiak izateko.

Horren aurretik ere, izango da zertaz gozatu. Izan ere, eta ezagunenak, Tolosakoak, otsailean abiatuko badira ere, inauteriak hilabete honetan bertan hasiko zira Ituren eta Zubietan. Hilaren 29an eta 30ean egingo dute joaldunek bi herri horien arteko urteroko ibilbidea.

Jaiak aipatzen hasita, ezin ahaztu sanferminak ere. Aurten ostiralarekin hasiko dira, eta beraz, iaz baino are jende gehiago helduko da ziurrenik Nafarroako hiriburura lehen hiru egun horietan.

Ikastolen festak

Urtero moduan, maiatzean Herri Urratsekin hasi eta urrian Nafarroa Oinezekin bukatuko dira ikastolen aldeko jaiak. Tartean, Santurtzin egingo den Ibilaldia, Argantzunen Araba Euskaraz eta Urretxu-Zumarragan Kilometroak jaia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.