EUSKARA

Ezkon-hitzak euskaraz, XVI. mendeko Nafarroan

Ezkon-hitza ez betetzeagatik, auzia izan zen Zufian (Nafarroa), XVI. mendearen erdialdean. Emaztegaiak salatu zuen senargaia, eta idatziz jaso zuten adostu zuten konpromisoa, lekuko eta guzti. Administrazio dokumentua izanagatik, ezkongaien ohiko hizkuntzan jaso zuten: euskaraz.

2017ko abenduaren 15a
18:45
Entzun

“Nik, Diego Zufiakoa, ematen dizut neure fedea zuri, Maria Migel, ez bertze emazterik egiteko. Halaber, nik, Mari Migel, ematen dizut zuri, Diego, neure fedea ene senartzat, eta ez bertze senarrik egiteko, zu baizik”. Hala eman zioten hitza elkarri ezkongaiek, 1552an.

Zufiakoa ez zen kasu bakarra izan. Hitza jateagatik, gisa bereko beste hamar bat dokumentu ezagutzen dira euskaraz, elkarri zor zieten ardura idatziz jasotzeko.

XVI. mendean, Nafarroako Erresuman dokumentu ofizialak gazteleraz egin ohi ziren arren, euskarazko idatzi horiek adierazten dute nafarren eguneroko bizimoduan euskara zela haien ohiko hizkuntza. Hala jaso du NavarrorumEuskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea erakusketak. Nafarroako Errege Artxibo Nagusian dago ikusgai abenduaren 31ra arte, eta erakusketari lotutako hainbat bideo ikusgai daude Interneten. Hona XVI. mendeko Nafarroako Erresumari buruzkoa:

[youtube]https://youtu.be/rGOiO4tMNzQ[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.