Osasuna. Produktua

Eztia

2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezagutzen den gozagarririk antzinakoena da, eta propietate sendagarri gehien dituena. Erleek loreen nektarretatik modu naturalean ekoizten dute. Glukosa, fruktosa, sakarosa kopuru txikiez eta beste osagai aktibo batzuez osaturik dago kimikoki. Azken arrazoi horrengatik kasu hauetan da gomendagarria: Gehiegizko nekea; lo egiteko zailtasunak; idorreria; arnas aparatuko gaixotasunak; gibeleko gutxiagotasuna; larruazaleko zaurientzat antiseptikoa da (zenbait infekzio eta zauri sendatzeko lagungarria da), eta, azukreak izan arren, ez du hortz esmalteetan inongo eragin kaltegarririk txantxarra sortzeko. Beraz, egunerokotasunean, hobe azukrearen ordez eztiaren aldeko apustua egiten badugu, esnea, kafesnea, jogurta, eta abar gozatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.