Festa

Fabaren nagusiaren izendapena

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Egun garrantzitsua da gaurkoa Garesen (Nafarroa). Izan ere, gaur erabakiko dute nor izango den aurtengo fabaren erregea edo erregina, Vinculo etxean. Hamabi haurrek izango dute aukera. Eguerdian banatuko diete errege opila, eta baba aurkitzen duena izango da aurtengo aukeratua. Ondoren, udaletxeko balkoitik jakinaraziko dute emaitza. Ohi bezala, Muthiko Alaiak dantza taldeko kideek girotuko dute eguna.

Fabaren errege edo erreginaren aukeraketa

Gaur, 12:00etan, Garesen (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.