Ikusle arruntak ez zuen jakingo ostegun arratsaldean ETB2ko Ni más ni menos saioan etorkinen kontrako leloak zabaldu zituen bizarduna nor zen. Baina Sare Antifaxista taldeak atzo salatu zuenez, Euskal Herriko hainbat lekutan Falange y Tradicion taldeak eginiko 25 erasorekin loturik 2009. urtean atxilotu zuten Jose Ignacio Irusta Sanchez gonbidatu zuen ETBk solasaldira. Besteak beste, Sonia Polo Bilboko jaietako txupinerari eginiko heriotza mehatxuak eta ETBren aurkako pintaketak egozten dizkiote taldeari.
Sare Antifaxistak atzo zabaldu zuenez, saioko arduradunek Irustaren kontrako akusazioen berri ez zutela esan diete, eta, okerra onartuta, hurrengo emanaldian —astelehenean— barkamena eskatuko dutela.
Komunikazioa
Falange y Tradicion taldeko ustezko kide bat, solaskide ETB2n
Eraso faxistekin lotuta atxiloturiko eskuindar bat etorkinen inguruko eztabaidara gonbidatu zutela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu