Steven Spielberg zinemagileak ekoitzitako Falling Skies zientzia fikziozko telesaila Cuatro katean ikusi ahalko da gaurtik aurrera, 22:30ean.
AEBetan oihartzun eta arrakasta handia izan du. Izan ere, kable bidezko telebistan ikusle gehien izan duen telesaila izan da uda honetan. Estreinaldi egunean, The Walking Dead eta Game of Thrones gainditu zituen, sei milioi ikuslerekin.
Estralurtarren inbasio batek kaosa eragingo du Lurrean. Horixe da istorioaren abiapuntua. Espaziontzi ama batzuetatik aterako dira estralurtarrak, eta milaka gazte bahituko dituzte. Massachusetseko Bigarrena erresistentzia taldeak aurre egingo die, eta inbasioa gelditzeko formularen bila ibiliko da.
Aktore protagonistak Noah Wyle, Moon Bloodgood, Will Patton, Colin Cunningham eta Sarah Shanguin Carter dira. Istorioaren sortzailea, berriz, Robert Rodat da, Saving Private Ryan filmeko gidoilaria. Heroes eta Smalville-ren ekoizleak Spielbergekin batera aritu dira proiektuan. Telesailaren bigarren denboraldia prestatzen ari dira dagoeneko, eta 2012. urteko udan estreinatuko dute AEBetan.
Komunikazioa
'Falling Skies' telesaila estreinatuko dute gaur Cuatron
AEBetako kable bidezko telebistan ikus-entzule gehien izan duen telesaila izan da udan 'Falling Skies'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu