Gaurko aplikazioa

Feedly, RSS jarioak irakurtzeko aplikazioa

2013ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Feedly RSS jarioak irakurtzeko doako aplikazioa da. Android sistemetarako Google Playtik deskargatu eta instalatu ahal da, eta iOS sistemetan Apple Storen dago eskuragarri. Honetaz gain, gehigarri bezala instalatu daiteke hainbat nabigatzailetan, beraz, sakelako telefonoan zein ordenagailu batean nabigatzailearen bitartez irakur daitezke RSS jarioak .

Firefoxerako eta Google Chromerako gehigarriak deskargatzeko helbideak hauek dira, hurrenez hurren: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/feedly/ eta https://chrome.google.com/webstore/detail/feedly-beta/ndhinffkekpekljifjkkkkkhopnjodja.

Feedly sinkronizatzen da instalatuta dagoen gailu edo nabigatzaile guztietan, jakina, era honetan erabiltzaileak jarioak antolatu ahal izango ditu, eta gogoko edo irakurrita bezala markatutako sarrerak Feedly aplikazioa erabiltzen duen leku guztietan egongo dira.

Feedly 2008tik dagoen aplikazioa da, baina egun pil-pilean dago, Google Reader zerbitzua uztailaren 1ean itxiko zutela jakinarazi zutenetik. Izan ere, albiste horrekin erabiltzaile dezente lortu ditu, adibidez, martxoaren 15ean 500.000 erabiltzaile berri lortu zituen 48 ordutan. Horri esker, eguneraketa eta hobekuntza egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.