Fermin Etxegoien, bere lanaz

'Autokarabana' lehen nobelaz mintzatuko da idazle eta irrati esataria gaur, Zumaiako kultur etxean

Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Antiherioi posmoderno baten istorioa kontatzen du Fermin Etxegoienek (Oñati, Gipuzkoa, 1966) Autokarabana nobelan, eta askok idazlea bera ikusi duten pertsonaiaren atzean. Bere eleberriaren esanahiaz, idazteko prozesuaz eta bere bizitzaren eta pertsonaiaren gorabeheren arteko harremanaz mintzatuko da gaur idazlea bera, Zumaiako Foronda kultur etxean.

Gipuzkoako kooperatiba batean lan egiten du nobelako protagonistak, eta nolabait ere, 40 urte inguruko krisiak harrapatua du. Dibortziatuta dago, eta alaba bat dauka. Bera baino gazteago den emakume batekin harremana du, baina hura ere galtzen ari dela uste du. Jende askok identifika dezake bere burua pertsonaiarekin, baina Etxegoien antipatiko samar egiten saiatzen da, eta zigor mitologiko bat ematen dio amaieran. Euskal gizartearen eta euskararen inguruko hausnarketaz beterik dago istorioa, zirikatzaileak askotan. «Nire lanaren proiekzio naturala da nobela hau, nire lanaren prolongazio ia-ia beharrezkoa, zerbait aportatu nahi izanez gero behintzat», esan zuen, eleberriarengatik Euskadi Saria eman ziotenean. Etxegoien kazetaria da, ikasketaz eta lanbidez. ETB1eko hainbat saiotan ibili da gidoilari, besteak beste Kalakan. Astegunetan, Musikatea saioa egiten du Euskadi Irratian, 14:30ean.

'AUTOKARABANA'

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Foronda kultur etxean, Zumaian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.