Zuzendaria: Dominic Cooke. Aktoreak: Saoirse Ronan, Billy Howle, Anne-Marie Duff. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'On Chesil Beach'.
Ingalaterra, 1962. urtea. Edward Mayhewek eta Florence Pontingek elkar ezagutuko dute, unibertsitatean lizentzia eskuratu ondoren. Gizonak Historia ikasi du, eta rocka maite du. Emakumeak biolina jotzen du laukote klasiko batean. Elkarrekin maiteminduko dira, familiak ezagutuko dituzte, eta ezkontzea erabakiko dute, nahiz eta gizarte maila ezberdinekoak izan.
Chesil hondartzan igaroko dute eztei gaua. Baina Florence urduri dago sexuaren kontuarekin; izan ere, badirudi zerbait gertatu zitzaiola aitarekin. Edward erraz haserretzen da, ordea, eta ez du egoera ulertzen. Ez dute esperientziarik sexuan, eta lehen saioa oso gaizki aterako zaie. Zer egin orduan? Berriz saiatu? Bikote platonikoa osatu? Banandu?
Film sinopsia
'Sur la plage de Chesil'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak