Zuzendaria: Stefan Liberski. Aktoreak: Pauline Etienne, Taichi Inoue, Julie LeBreton, Akimi Ota. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: Belgika. Urtea: 2014. Jatorriko izenburua: 'Tokyo Fiancée'.
Haurtzaroaren zati bat Japonian pasatu zuen Ameliek. Orain, 20 urte dituela, berriz itzuliko da Asiako herrialdera. Frantses irakasle dabil, baina ikasle bakarra du: Rinri. Harreman erromantiko bat hasiko dute biek, eta, pozaren erdian, kultur gatazka agerian geratuko da hasieratik.
'Bienvenidos a Grecia'
Jorg Geissnerrek Alemaniako banku batentzat egiten du lan. Greziako Paladiki uhartean erietxe bat eta argindar planta bat egiteko mailegua eman du bankuak. Jorg bidaliko dute hara, inbertsioa zertan den ikusteko. Uhartera heldu, eta ez dutela ezer eraiki ikusiko du alemaniarrak.