Film sinopsiak

'Le correspondant' eta 'Sieranevada'

2016ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Le correspondant'

Zuzendaria: Jean-Michel Ben Soussan. Aktoreak: Jimmy Labeeu, Sophie Mousel, Charles Berling. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2016.

Malo eta Stephane lizeoan ari dira ikasten, eta beste ikasleek ez dituzte asko maite ez diotelako modari jarraitzen. Horrez gain, arazo handiak ditu Malok ikastetxeko harroputzekin. Egun batean, institutuko izarrak bihurtzeko plan bat bururatuko zaio Stephaneri: Alemaniatik trukean helduriko ikasle moderno eta ederren baten partaide bihurtzea. Malok ikaslekide bat eskatuko du, eta eman egingo diote. Baina jokaldia ez zaio nahi zukeen bezala aterako: neska gotiko batekin jarriko dute, eta hark beltzak eta gorriak ikusaraziko dizkio.

'Sieranevada'

Zuzendaria: Cristi Puiu. Aktoreak: Mimi Cornel Branescu, Mirela Apostu, Eugenia Bosanceanu. Iraupena: 173 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Errumania. Urtea: 2016.

Hiru egun dira Parisen islamistek Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren kontrako sarraskia egin zutela, eta 40 egun Laryren aita hil zela. 40 bat urteko sendagile bat da Lary, eta senideekin pasatu behar du larunbata, aita zena gogoratzeko. Baina bilkura ez da espero bezain lasaia izango. Eztabaida gogorrak sortuko dira, eta iritzi bateraezinak jarriko dituzte mahai gainean. Bere beldurrei eta iraganari aurre egin beharko die Laryk; sendiaren barruan duen lekua berriz pentsatu beharko du. Horregatik, azkenean, egia aitortuko die gizonak senideei, edo, behintzat, bere bertsioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.