'Tempête de sable'
Zuzendaria: Elite Zexer. Aktoreak: Lamis Ammar, Ruba Blal, Hitham Omari, Khadija Alakel, Jalal Masrwa. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Israel. Urtea: 2017.
Suleiman Jalilarekin ezkonduta egonagatik, bigarren emaztearekin ezkontzea erabakiko du. Jalilak gizonaren umiliazioa jasan behar du. Hori gutxi balitz bezala, Layla alaba zaharrenak unibertsitatean ezagututako mutil batekin harremanak dituela jakin du. Debekatutako maitasuna izanagatik, haren alde borroka egitea erabakiko du Laylak.
'Frágil equilibrio'
Zuzendaria: Guillermo Garcia Lopez. Iraupena: 83 minutu. Generoa: Dokumentala. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2016.
Munduko hiru tokitan gertatzen diren hiru istorio uztartzen dira: lan egitea beste xederik ez duen exekutibo japoniar baten bizitza; mundu berrira iristea beste helbururik ez duen saharar komunitate baten gorabeherak; eta etxegabetzen duten Madrilgo familia bat. Beste edozein kulturatan eta lekutan gerta litezke antzeko kasuak.
Film Sinopsiak
'Tempête de sable' eta 'Frágil equilibrio'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu