Nola ziurtatu euskarazko filmak aretoetan ikusteko aukeraren bat dagoela? Zarauzko Udalak (Gipuzkoa) Zinemapean ekimena sortu du, Argia Emanaldiak eta Filmazpitekinelkarlanean. Horren bidez, hamabostean behin, euskarazko filmak, dokumentalak eta euskarazko azpidatizak dituzten lanak ikusi ahalko dira hirian, eta doan. Gaur emango dute estraineko lana: Oroitarria dokumentala. Lan horretan, 1978ko San Fermin jaietan German Rodriguezen hilketa kontatzen du Ruben Mancilla zuzendariak.
«Egun zailtasunak daude euskaraz filmak edota dokumentalak ekoizteko; eskaintza badago, baina urria da», adierazi zuen Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek, ekimena aurkezteko eginiko prentsaurrekoan. Gaineratu zuenez, filmon zuzendariak edo protagonistak emanaldietara ekartzen saiatuko dira.
Argia aldizkaria azaroan hasi zen euskarazko edo euskaraz azpidatzitako dokumentalak zabaltzen. Hilero dokumental bat eskaintzen dute, doan, emanaldi bat antolatu nahi dutenentzat.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Filmazpit ekimenaren laguntza izango dute Zarautzen. Filmen doakoazpidatziak eskaintzen dituzte.
Hurrengo igandean, otsailak 12, Lucio dokumentala emango dute.
'OROITARRIA' FILMA
Noiz. Gaur, 18:30ean.
Non. Sanz Enea kultur etxean.
Filmak euskaraz, bi astean behin
'Zinemapean' ekimena hasiko da gaur Zarautzen; udala, 'Argia' eta Filmazpiten arteko elkarlana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu