Filmen laburpenak

2010eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
D. AEB, 2009. Zuz.: Betty Thomas. Animazioa. 100 min. Alvin eta haren lagun katagorrien beste abentura bat. Eskolako presioari, ospetsu izatearen arazoei eta lehia egiten ari zaizkien neska katagorri batzuei aurre egin beharko diete Alvinek eta haren lagunek. Gasteiz (A. Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Y. Megapark), Basauri (Bilbondo),Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Zarautz (Modelo), Baiona (CGR Centre), Angelu (Oscar), Iruñea (Morea, Saide Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana(Cañas).

Avatar


+7. AEB, 2009. Zuz.: James Cameron. Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana. 161 min. Jake soldadu izandakoa gurpil aulki batean dago, baina Pandorara bidali dute. Han mineral bitxi bat ateratzen ari dira, ustez Lurraren energia krisia konpon dezakeena. Baina, Pandorako atmosfera toxikoa denez, Avatar programa sortu dute, gizakiek beste gorputz biologiko batzuetan lan egin dezaten. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Renoir, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Muskiz (Meatzari), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Principe, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Cinebox Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Oscar), Donibane Lohizune (Rex), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Olite), Lizarra (Golem Los Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Capitalismo, una historiade amor


D. AEB, 2009. Zuz.: Michael Moore. Dokumentala. 126 min.Wall Streeteko sistema kapitalista salatzen du Michael Moorek dokumental honetan. Nazioarteko krisi ekonomikoa, AEBetako egoera eta gobernu aldaketa ere aztertzen ditu. Gasteiz (Guridi), Bilbo (Renoir), Donostia (Antiguo Berri (JBA), Principe), Iruñea (G. Yamaguchi).

Celda 211


+18. Espainia, 2009. Zuz.: Daniel Monzon. Akt.: Luis Tosar, Marta Etura, Alberto Ammann, Antonio Resines. 110 min. Espetxe funtzionario batek lehen eguna du kartzela batean. Egun horretan bertan, presoen matxinada batean geldituko da harrapatuta. Bizirik irauteko, preso bat balitz bezala aurkeztuko du bere burua. Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa, Trueba),Iruñea (G. La Morea), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

El cónsul de Sodoma

+13. Espainia, 2009. Zuz.: Sigfrid Monleon. Akt.:Jordi Molla, Bimba Bose, Alex Brendemuhl. 110 min.Jaime Gil de Biedma olerkariaren bizitza kontatzen du. Batetik, goi burgesian ibiltzen zen eta multinazional batean egiten zuen lan, eta, bestetik, poesiagintza eta homosexualitatea daude haren bizitzan. Filmean, halaber, 60ko hamarkadako Bartzelona islatzen da. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Multi), Santurtzi (Serantes), Donostia (Principe), Iruñea (Yamaguchi).

Invictus

AEB, 2010. Zuz.: Clint Eastwood. Akt.:Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones, Adjoa Andoh, Patrick Mofokeng, Matt Stern, Leleti Khumalo. 134 min.Nelson Mandela kartzelatik atera eta ondorengo urteetan dago girotuta filma. 1995. urtea da, eta Hegoafrikak Errugbiko Munduko Txapelketa antolatu du. Mandelak txapelketa bultzatuko du, Francois Pienaar izarraren laguntzarekin. Baiona (CGR Centre, L'Atalante), Angelu (Oscar), Donibane Lohizune (Rex (JBA)), Miarritze (Royal (JBA)).

La dame de trèfle

Frantzia, 2008. Zuz.: Jerome Bonnell. Akt.: Malik Zidi, Florence Loiret-Caille. 100 min.Aurelienek eta Arginek banandu egin nahi dute, baina ez dute inoiz lortzen. Anai-arrebak dira, eta elkarrekin bizi dira. Asteburuetan, lapurtutako metala urtzen du Aurelienek. Horri esker iristen da hilabete amaierara. Baiona (L'Autre).

Mr. Nobody

Belgika, 2009. Zuz.: Jaco van Dormael. Akt.:Jared Leto, Sarah Polley, Diane Kruger. 137 min.Gizon batek bizimodu normala darama. Baina egun batean denboran jauzi bat egingo du, 2092. urtera. Munduko gizon zaharrena da bera han. Horrez gain, inor ez da hiltzen eta bera da hilkor bakarra. Miarritze (Royal).

No es tan fácil /Pas si simple...

AEB, 2009. Zuz.: Nancy Meyers. Akt.: Meryl Streep, Alec Baldwin, John Krasinski, Steve Martin, Lake Bell.100 min. Janek hiru seme-alaba ditu, eta Santa Barbarako jatetxe-gozotegi baten jabea da. Urteak dira banandu zela, baina harreman ona du senar ohiarekin. Semearen unibertsitateko graduaziorako elkarrekin aterako dira hirian, eta oheratu egingo dira. Komedia erromantikoa. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Multi, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Getxo (Lauren), Donostia (Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Lizarra (Golem Los Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Teniente corrupto

+18. AEB, 2009. Zuz.: Werner Herzog. Akt.: Nicolas Cage, Eva Mendes, Val Kilmer. 121 min. Terence McDonagh polizia tenienteak ez darama bizimodu lasaia. Jokoan eta drogetan harrapatuta dago. Senegalgo bost etorkinen hilketa ikertzen ari da orain. Abel Ferrararen film baten remake-a da. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea, Carlos III), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Solomon Kane

+13. Erresuma Batua-Frantzia-Txekia, 2009. Zuz.: Michael J. Bassett. Akt.: James Purefoy, Max Von Sydow, Pete Postlethwaite. 106 min. XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz. Barkamena lortu nahiko du botere ilun baten aurka borrokatuz. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea, Olite), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Todos están bien


+7. AEB-Italia, 2009. Zuz.: Kirk Jones. Akt.: Kate Beckinsale, Robert De Niro, Drew Barrymore. 100 min. Adineko gizon alargun batek bost seme-alabak bildu nahi ditu mahai beraren inguruan. Baina guztiek huts egingo dute. Orduan, bidaia luze bat hasiko du, haietako bakoitza bizi den lekuraino. Gasteiz (A. Boulevard, Guridi, Y. Gorbeia), Bilbo (Capitol), Barakaldo (M. Ocio), Getxo (Lauren), Donostia (Principe),Iruñea (Olite, Golem La Morea), Lizarra (Golem Los Llanos), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Une petite zone de turbulences

Frantzia, 2010. Zuz.: Alfred Lot. Akt.:Michel Blanc, Miou-Miou, Melanie Doutey. 108 min.Jean-Pierre oso pertsona hipokondriakoa da. Haren emazte Annek lankide batekin engainatzen du. Haren alaba Cathiek, berriz, 5 urteko mutiko txiki bat dauka. Komedia da. Baiona (CGR), Angelu (Oscar), Donibane Lohizune (Rex).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.