Avatar: Edición especial
+7. AEB, 2009. Zuz.: James Cameron. Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver. 166 min. Inoiz diru gehien bildu duen filma estreinatu zuen iaz James Cameronek: Avatar. Zortzi minutu gehiago ditu bertsio honek. Soldadu elbarri bat Pandora planetara bidaltzen dute, hango indigenen aurka borrokatzera. Gasteiz (Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem Baiona, Morea), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).Bright Star
D. Erresuma Batua-AEB-Australia-Frantzia, 2009. Zuz.: Jane Campion. Akt.: Ben Whishaw, Abbie Cornish, Paul Schneider, Thomas Sangster.119 min. XIX. mendean John Keats olerkari britainiarrak eta Fanny Bawnek hiru urtez izan zuten maitasun istorioa da filmaren ardatza. Bat-batean, Keats hil egingo da, 25 urterekin. Bilbo (Multi, Golem Alhondiga), Donostia (Trueba).Carancho
+16.Argentina, 2010. Zuz.: Pablo Trapero. Akt.: Ricardo Darin, Martina Gusman, Darío Valenzuela, Carlos Weber. 107 min. Argentinan 22 pertsona hiltzen dira egunero zirkulazio istripuetan, batez beste. Ezbehar horien inguruan negozio handia dago antolatuta: abokatuak, medikuak eta funtzionarioak senideen minaren lepotik aberasten dira. Gasteiz(Florida), Bilbo (Alondegia), Donostia (Principe), Iruñea (Baiona).Come, reza, ama
D. AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Javier Bardem, Billy Crudup, James Franco, Richard Jenkins, Viola Davis. 140 min. Dibortzio zail baten ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Galdakao (Torrezabal), Getxo (Lauren),Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), Iruñea (G. Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).Contracorriente
+7. Peru-Kolonbia-Frantzia-Alemania, 2010. Zuz.: Javier Fuentes-Leon. Akt.: Cristian Mercado, Manolo Cardona, Tatiana Astengo. 100 min. Miguel herri bateko arrantzale bat da. Ezkonduta dago, eta aita izango da. Baina harreman sekretu bat du Santiago margolariarekin. Santiago ito egingo da istripu batean, eta hil ostean Migueli azalduko zaio, eskari bat egiteko. Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golen Yamaguchi).Des hommes et des dieux
Frantzia, 2010. Zuz.: Xavier Beauvois. Akt.: Lambert Wilson, Michael Lonsdale, Philippe Laudenbach, Roschdy Zem. 120 min. Aljeriako mendietan kokatutako monasterio bat, 90eko hamarkadan. Zortzi monje frantziar harmonian bizi dira, musulmanekin batera. Baina lurralde horretan indarkeria eta izua handituz joango dira. Monjeak han gelditzeko erabakia irmoa izango da, ordea.Baiona (L'Atalante), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).El americano
+12. AEB, 2010. Zuz.: Anton Corbijn. Akt.: George Clooney, Violante Placido, Thekla Reutem, Paolo Bonacelli, Bruce Altman. 95 min. Jack bakartia maisua da hiltzaileen artean. Suedian izango duen lan batek arazoak emango dizkio, eta Larry kontaktuak esango dio hurrengo eginkizuna azkena izango dela. Italiara joango da Jack, eta emakume batek esango dio bere egitekoak arma baten fabrikazioarekin duela zerikusia. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa, Trueba),Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).El gran Vázquez
D. Espainia, 2010. Zuz.: Oscar Aibar. Akt.: Santiago Segura, Alex Angulo, Biel Duran. Manuel Vazquez marrazkilariaren bizitzan oinarrituriko film bat da. La Familia Cebolleta, Las hermanas Gilda eta Anacleto agente secreto komikien sortzailea sekulako pertsonaia zen errealitatean: anarkista, bizizalea, iruzurtia, emakumezalea... Zorretan eta ihesi ibili zen 1960ko Bartzelonan. Nagusiak nagusi, nahi zuen bezala lan egiten zuen bizitzaren artista hutsak. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Multicines, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Principe), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).Lope
D. Espainia, 2010. Zuz.: Andrucha Waddington. Akt.: Alberto Ammann, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala. 91 min. Lope de Vega idazlearen gaineko film hau 1588. urtean girotuta dago. Lopek bi emakumeren maitasunaren artean erabaki behar du. Emakumeetako bat liberala eta enpresaria da; bestea, noblea eta ameslaria.Gasteiz (Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa),Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Zarautz (Modelo), Iruñea (Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).Miel
Turkia, 2010. Zuz.: Semih Kaplanoglu. Akt.: Bora Altas, Erdal Besikçioglu, Tullin Ozen. 103 min. Yusufek 6 urte ditu, eta gurasoekin bizi da, Anatoliako herri txiki eta galdu batean. Aita erlezainarekin joan ohi da ezti bila. Halako batean, aita ezti bila irtengo da, eta ez da itzuliko. Donibane Lohizune (Le Select, JBA), Miarritze (Royal, JBA).Origen/Inception
+12. AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Christopher Nolan. Akt.: Leonardo DiCaprio, Marion Cotillard, Ellen Page. 150 min. Dom Cobb industria espioia da. Exekutiboak lotan direnean ateratzen dizkie sekretuak. Polizia atzetik dabilkio, baina barkatu egingo diote, azken lan bat egiten badu: ideia bat lapurtu beharrean, exekutibo baten burmuinean txertatu beharko du. Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Multi, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Principe),Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre),Iruñea (Yamaguchi, La Morea, Olite), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).