'Firin Faran'-en aurkezleak txandaka, Aldamizen ordez

urtzi urkizu
2006ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ETB1eko Firin Faran eztabaida saioko aurkezle Estepan Aldamiz-Etxebarria gaixo agiria hartuta dago, istripu baten erruz. Hori dela eta, EITBko hainbat kazetarik hartuko dute datozen asteetan Aldamiz-Etxebarriaren lekua. Saioa 23:00 aldera emititzen du- te.

Joan den asteartean, adibidez, Joseba Iriondo ETBko aurkezleak gidatu zuen eztabaida, eta aste honetan Mikel Reparaz Radio Euskadiko albistegi buruak.

EUSKADI IRRATIKO KAZETARIAK.Estepan Aldamiz-Etxebarria itzuli bitartean, astero aurkezle bat izango du programak. Hala, datorren asteartean Manu Etxezortu Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioko gidaria ariko da aurkezle, eta bi aste barru Euskadi Irratiko albistegi buru Aritz Agirre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.