'Flooren arauak' telesaila, gaurtik aurrera ETB1en

2021eko otsailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO.Go!azen-en hutsunea betetzeko, ETB1ek gaztetxoei zuzendutako Flooren arauak telesaila emango du, ostiralero, gaurtik hasita (21:00). Floor 10 urteko neskaren bizipenak kontatzen ditu; haur burugogorra da, eta bizitzaren aurrean ikuspegi berezia du: argi du helduek bezalaxe haurrek ere euren arau propioak sor ditzaketela. Fikzioak Emmy Kid saria jaso zuen iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.