Ezarian. Zientzia

Frantziako Abri Castanet da haitzuloetako artearen lagin antzinakoena

xabier martin
2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Chauveteko zaldiak ziren haitzuloetako artearen aurkikuntzarik antzinakoena, 32.000 urteko datazioarekin. Harik eta Abri Castaneten (Frantzia) aurkitutako sabaiari datazioa eman dioten arte. Grabatu bakunak eta animalia formako margoak ditu 2007an lurrean aurkitu zuten sabai puskak, baita forma geometrikoak ere. Duela 37.000 urte egin zituzten kareharri bloke horretan, azken datazioaren arabera. Beraz, Homo sapiens-ek sekula egindako labar margo antzinakoena da. Karbono-14aren froga egin diete zoruan aurkitutako ikatz lagin batzuei. Emaitzek diote Aurignac aldiko antzinako gizakiek egin zituztela hala grabatuak nola margoak. Abri Castanet Montignac-Lascauxetik bederatzi kilometrotara dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.