Frantziako Tourrarekin lotutako emanaldi berezia izanen da gaur Euskal Irratietan

Euskadi Irratian, berriz, Maitane Urbieta Kanbon izango da etaparen irteeraren berri emateko

urtzi urkizu
2006ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kanbotik abiatuko da gaur eguerdian Frantziako Tourreko hamargarren etapa, eta Euskal Irratiek gertutik jarraituko dute. Antxeta Irratian, Gure Irratian, Xiberoko Botzan eta Irulegiko Irratian egun osoan hainbatetan egingo dute bat Tourrarekin. Aurrenekoa 11:30ean eginen dute Kanbotik bertatik, Lau haize magazinean, eta bigarrena, etapa hasterakoan, 12:15ean. Xexili Foixek aurkeztuko du Tourraren inguruko emankizun berezia. Lartzabaleko sprintean egingo dute hurrengo konexioa, 13:15ean. Ondoren, leku hauetatik emango dute etaparen berri: Oskaseko lepotik 13:35 aldera, Urdiñarbetik 13:50ean eta Souedeteko lepotik 15:00etan. Grabatutako elkarrizketak tartekatuko dituzte, eta bezperan ESAITek antolatutako jaia gogoratuko dute. Irratsaio bereziak 17:00 arte iraungo du.



ERREPORTAJEAK EITB-N.Gaurko etapan, ETB1eko albistegietarako, bat egingo dute zuzenean Franck Dolossorrekin Pauen. Bihar, berriz, Plat de Bereten izango da Dolossor. Kanboko giroa eta euskal zaleek Pirinioetan jarriko dutena Orio ekoiztetxeak bilduko ditu Zaleon Tourra erreportajerako. Larunbatean emango dute lan hori ETB1en. Aurkezlea Ilazki Serrano izango da. Serranok berak Euskadi Gazterako kontatuko du Pirinioetan dagoen giroa.

Euskadi Irratian, Maitane Urbietak hainbat erreportaje egingo ditu programa ezberdinetarako. Gaur goizean, Faktoria magazinean, Ilazki Serrano Soudeteko lepoan egongo da, eta Maitane Urbieta, Kanboko etapa irteeran. Zuzeneko konexioak egingo dituzte bertako giroaren berri izateko.

Radio Euskadin, Eva Caballerok egingo ditu erreportajeak, eta gaur Kanbon izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.