Gaixotasun mentalak hizpide 'Ur handitan' saioan
BILBO. ETB1eko Ur handitan saioan gaixotasun mentalen inguruan ariko dira gaur, 22:20ean. Protagonistek azalduko dute nola gaixotasun mentalek gizartean beldurra eta estigma sortzen duten. Gonbidatuen artean Alaine Agirre idazlea egongo da. Bere gaixotasunak eta bizipenek isla dute bere liburuetan. Depresioaz eta eskizofreniaz ere ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu