Ertzaintzak beste garai bateko 80 zentimetroko kanoi bat aurkitu du Txingudiko badian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzako urpekariek astelehenean ikusi zuten, hamasei metrora, kanoi baten itxura zuen zerbait. Neurriak hartu, Ertzaintzaren logotipoa jarri, eta fitxa bat egin zuten.
Azaldu dutenez, baliteke garai bateko barku bateko kanoi bat izatea. Interes arkeologikoagatik eta materialaren interesagatik Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostiako kapitaintzaren adituen eskuetan utzi dute, iker dezaten.