Euskal Herriko americana estiloko musikako bi belaunaldizuzenean ikusteko aukera egongo da gaur, Durangon (Bizkaia). Ruper Ordorikaren laukoteak Lurrean etzanda (2014) diskoko kantekin hasiko du kontzertua. Halere, garai guztietako abestiak joko dituztela agindu dute. Aurretik Aguxtin Alkhat heletarra (Nafarroa Beherea) arituko da Haizeen Meneko (2015) diskoko doinuak aireratzen.
Ruper Ordorika eta Aguxtin Alkhat
Gaur, 21:00etan, Durangoko Plateruenan (Bizkaia).
Musika
Garai guztietako kantak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu