Asteburuko proposamenak

Garaiko bildotsa ezagutu eta dastatzeko

Bilbo-Gasteiz. Eusko labela duen esne bildotsaren festan, 2.500 pintxo inguru banatuko dituzte

Esne bildotsak. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Euskal artzainek egiten duten lana azpimarratu eta garaiko bildotsa sustatzeko, festa egingo dute larunbat honetan Bilbon eta Gasteizen. Guztira, 2.500 pintxo inguru banatuko dira 12:00etatik aurrera. Euro batean erosi ahal izango dira.

Bilbon, Areatza izango du kokagune festak. Burruntzian erretako 35 bildotsen pintxoak eguerditik aurrera banatuko dira. 1.500 inguru eskainiko dira, euro baten truke. Lortutako dirua Bizkaiko Caritas elkarteak jasoko du. Elkarteko kideak pintxoak banatzen eta jaia prestatzen ariko dira.

Gasteizen, berriz, Azoka plazan egingo da dastatzea, han 25 esne bildots erreko dira, eta 1.000 pintxo inguru eskainiko dituzte, euro batean baita ere. Gasteizko festan lortutako dirua Bultzain elkartearentzat izango da.

Dastatzeez gain, azoka txiki batzuk ere jarriko dituzte bi hirietan. Bertako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da, hala nola Idiazabal gazta, Arabako Errioxako ardoa, eusko labeleko sagardoa, txakolina, ogia...

DASTATZEAK

Zer. Eusko labela duen esne bildotsaren dastatzeak.

Non. Bilbon eta Gasteizen.

Noiz. Larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.