Gari Lauzirikak eta Gontzal Viagak irabazi dute 'Baserria' saioko finala

Baserria-ren irabazleak. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Amalur Arbelaitz eta Xabi Orbegozo finalean gainditu ostean, Gari Lauzirika baserritarrak eta Gontzal Viaga kaletarrak irabazi dute ETB1eko Baserria saioaren aurreneko denboraldia. 6.000 euroko saria eta baserri atariko eguzki lore bana eraman dute. Irabazleek euren senideei eta talde gorriko beste lehiakideei eskaini diete garaipena. Finalak %5,4ko ikusle kuota izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —euskaldunen artean, %11,8koa—.

Era berean, EITBk kanal propio bat estreinatu zuen igandean Twitch zuzenekoen plataforman. Lehen saioa Baserria-ko finalaren inguruan egin zuten, ETB1eko emanaldiaren aurretik eta ondoren. Alex Padilla Gazteako sare sozialen arduradunak aurkeztu zuen zuzenekoa.

Igande honetan, ETB1ek lehiakide guztiak elkartuko ditu Azken negutegia saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.