Gartxot eguna

Gartxot Eguna egingo dute asteburuan Itzaltzun

Gartxoten kondaira birizirik da haren sorterrian, eta aurten ere gurtuko dute Itzaltzuko (Nafarroa) bardoa, larunbatean eta igandean.

Elkorretarako ibilaldia, iazko Gartxot Egunean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko urtarrilaren 17a
10:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskara, kondaira eta auzolana, Gartxot Eguna urtero ospatzen dute Itzaltzun (Nafarroa), Gartxot Ekimenak antolatuta. Larunbatean eta igandean egingo dute jaia aurten, eta egitarau oparoa prestatu dute horretarako.

Hilaren 19an, Lezo Urreiztietari buruzko Jainkoak ez dit barkatzen filma aurkeztuko du Josu Martinez zuzendariak, 12:00etan, Ezkarozeko ibar etxean. Bermuta hartuko dute ondoren Itzaltzun, eta Asisko Urmeneta AztiHitza liburuaren bueltan ariko da 13:45ean, Anduña Ibaia elkartean. Bazkariaren ostean, bertso saio dinamikoa egingo dute Miren Artetxe, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin. Amoranteren emanaldia izango da 19:00etan, "herri musika eta esperimentazioa fusionatuz". Gathubik joko du segidan, eta haiekin batera, Ezekiel disko jartzaileak girotuko du afalostetik aurrerakoa. 

Igandean, berriz, ibilian hasiko dute eguna. Ibilaldi musikatua —"edo ez"— egingo dute Elkorretara, 10:00etan, eta Porrotxen emanaldia 12:00etan. Bazkari autogestionatuarekin agurtuko dute asteburua.

Txartelak eskuratzeko, [email protected] helbidea jarri dute eskura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.