Gartxot, euskararen bardoa

'Gartxot, Itzaltzuko bardoa' obra eskainiko dute Astigarragako dantza, musika eta antzerki elkarteek

Gartxot euskarazko filmeko irudi bat. BERRIA.
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Bada mendeetan zehar herri baten memoriak giltzapean gorde duen elezaharra; ausardia, ohorea eta justizia zutabe dituen istorio zirraragarria. Gartxot bardoaren kondaira Nafarroan jaso zen lehenengoz, XII. mendean, eta ia milurteko bat geroago, ipuina argitaratu zuen Arturo Kanpion idazleak. 1981ean, Benito Lertxundik abesti bihurtu zuen, eta berrikiago, Asisko Urmentak komiki liburu bateko binetetan josi du Itzatzuloko bardoaren kondaira. Gaur egun, Gartxoten istorioan oinarritutako film bat egiten ari dira.

Bestalde, Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez, elezaharrean oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute gaur Astigarragako dantza, musika eta antzerki elkarteek kiroldegian (22:30).

Musikaz, antzerkiz eta dantzaz beteriko istorioa Zaraitzu ibarrean gertatzen da, eta Gartxot bardoa eta haren seme Mikeloten ihesaldia kontatzen du, azken hori apaiz bihurtu eta euskara alde batera uztea behartzen dutenean.

Emanaldi horren bitartez, euskararen aldeko sentsibilizazioan eragin eta herriko kultur eragileen parte hartzea bultzatu nahi dute. Horretarako, obra berean bildu dituzte Astigar dantza taldea, Aiztondo eta Iratzar-txiki abesbatzak, Norberto Almandoz musika eskola, Txirrisklako txistulariak eta herriko antzezleak.

'GARTXOT, ITZALTZUKO BARDOA'

Non. Astigarragako udal kiroldegian.

Noiz. Gaur, 22:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.