Gastrofilia jardunaldi alternatiboak bihar hasiko dituzte, Gasteizen

Gastronomiak osasuna zaintzeko, arterako eta konpromisorako dituen balioak aldarrikatuko dituzte topaketetan

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Gastronomia jardunaldi alternatiboak. Hiru hitz horiekin laburbildu dute Gastrofilia, Food for Freedom elkarteko kideek. Haiek antolatu dituzte bihar hasi eta osteguna bitartean izango diren jardunaldiak. Gasteizko Gaztetxea eta Aiotz plaza izango dituzte bilgune, eta bihar abiatuko dituzte topaketak programaren aurkezpenarekin eta batukada batek lagundutako pintxo kalejirarekin.

Osasuna, artea, aldarrikapena

Asteartekoa, asteazkenekoa eta ostegunekoa izango dituzte jardunaldietako hiru egun nagusiak, eta haietako bakoitzean gastronomiaren ikuspegi bat hartuko dute ardatz. Asteartean gastronomiak osasunean duen garrantzia aztertuko dute, Gaztetxean. Kiribilore elkartekoek Lurmaitia proiektuaren berri emango dute, 18:00etan; Luis Perezek eguzkiaren energia sukaldean nola baliatu azalduko du, eta autokontsumorako baratzeen inguruko hitzaldia emangodute Iudari elkartekoek.

Asteazkenean sukaldea artearentzat lekua dela aldarrikatuko dute Arzak jatetxeko Xabier Gutierrezek eta A fuego negro jatetxeko Edorta Lamok, Creatividad en la merienda saiorekin, 18:30ean. Ostegunean konpromiso gastronomiaren eguna izango da, hitzaldi, mahai inguru eta adibideekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.