Gaur jokatuko dute Bilboko Aste Nagusiko esku-pilota torneoko finala
BIZKAIA FRONTOIA. Kirolak ere badu tartea Bilboko Aste Nagusian, eta Bizkaia frontoia du guneetako bat. Atzo jokatu zituzten pala txapelketa profesionaleko finalak, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, eta gaur jokatuko dute esku-pilota torneokoa. Ezkurdia eta Erostarbe Artolaren eta Elizegiren aurka arituko dira, eta Victor eta Arbizu, berriz, Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu