GAUR ZER

2017ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Konpartsakideak, mahaira

AREATZA. Bilboko Konpartsen federazioak 29 konpartsa biltzen ditu, eta horietako bakoitzean hainbat konpartsakide. Biderketa eginez gero, zenbaki handia aterako litzateke. Bada, kopuru hori bilduko da gaur Areatzan konpartsakideen bazkarian. Konpartsa denetako kideek azken larunbaterako indarrak hartzeko baliatuko dute bazkaria. 14:00etan eseriko dira mahaiaren bueltan.

Euskal kanten kontzertua, kalean

ZAZPIKALEAK. Kontua ez desafinatzea da. Hortik aurrera, herritar guztientzat egina dago gonbita. Euskal kantak kalez kale abesteko elkartu ziren hainbat herritar ostegunean, eta gaur ere berriz batuko dira abesten jarraitzeko. Kalderapeko paretik abiatuko da Zazpikaleak euskal kantuen doinuekin beteko dituen kalejira, 20:00etan.

Jarrera on eta txarrak epaitzen

ARRIAGA PLAZA. Dena epaitzen hastekotan, Bilboko Konpartsek ebatziko dute nork eduki duen Aste Nagusian jarrera ona eta nork jarrera desegokia. Aurten, hamargarren aldiz banatuko dute saria. Aste Nagusi honetan gertatutakoaren inguruko memoria lana egin beharko dute, beraz, konpartsakideek. Sari banaketa 20:00etan hasiko da, Arriaga plazan.

Errima bete aste nagusi

SANTIAGO PLAZA. Errimaz errima ibili da aste osoan Zazpikaleetako Santiago plaza. Lehengo igandetik bihar arte bertso saio bana egin da egunero-egunero, eta gaurkoa ez da salbuespena izango. Bertan izango dira Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Xabier Paya. Bertso saioa, egunero bezala, 13:00etan hasiko da, Santiago plazan.

 

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.