GEHIEN ERABILITAKO EMOJIEN ESANAHIA

2016ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HIRU TXIMUAK

Japoniako atsotitz bat irudikatzen dute: «Gaizkia ez ikusi, ez entzun, eta hari buruz ez hitz egin». Oro har, ikusi, entzun edo esan nahi ez zen zerbait esan ostean erabiltzen da.

EMAKUME DANTZARIAK

Japonian untxi belarria duten emakumeak sentsualitatearekin lotzen dituzte. Emotikono hori, ordea, askotan emozioa, dibertsioa edo emozioa helarazteko erabiltzen da.

DISEINATZAILE GILTZA

Emotikonoaren jatorrian, giltzaren barruan UM242 kodea irakur liteke. XX. mende hasieran sortu zuten Herman Miller konpainiaren produktu izarra izan zen giltzarrapoa, eta oso zabalduta dago. Omenaldi bat da.

APPLE KANPAINA IDATZIA

Apple konpainiak egindako iragarki kanpaina baten leloa irakur daiteke irekitako liburu honetan. 2010ean sortu zuten emojia, eta Unicodek esan zuen Appplerekin zerikusirik ez zuela.

MUNCHEN ONDAREA

Edvard Munchen Oihua koadroan oinarrituta dago izu ikara duen emojia. Sortu eta mende bat geroago milioika pertsonaren eskura dago aurpegi hori.

DATA GARRANTZITSUA

Uztailaren 17 eguna ikus daiteke emojian, Steve Jobs Appleren sortzaileak iCal aplikazioa aurkeztu zuen eguna. 2014. urteaz geroztik, emojiaren nazioarteko eguna ere bada. Bi arrazoi horiengatik azaltzen da data hori.

GOROTZA ALA IZOZKIA?

Emojipedia, emojien inguruko sareko entziklopediaren arabera, emoji hau ez da gorotza, txokolatezko izozki bat baizik. Japoniako kulturaren arabera, zorte onaren sinboloa da horixe.

IRATXOA ETA OGROA

Japoniako kulturako izaki fantastikoak dira biak ere. Namahage ogroa Urteberri egunean jartzen dute etxeko atarietan izpiritu txarrak uxatzeko. Beste aurpegi biboteduna iratxo batena da, Emojipediaren arabera.

ESKERRAK EMATEKO

Errezoan ari den norbait irudikatzen da askotan Mendebaldeko herrialdeetan. Baina Japonian keinuak beste esanahi bat du, eskerrak eman edo barkamena eskatzeko erabiltzen baita.

LO ALA TRISTE?

Tristura irudikatzeko erabiltzen da askotan emojia, baina berez logalea duen norbait erakuste du. Sudurrean duen tanta lo dagoenari jartzen diote Japonian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.