Jaia
Gerezi uztaren bilketa ospatzen
Milagroren (Nafarroa) nortasun ikurretako bat da gerezia. Pinta barietatea da preziatuena. Nafarroan gerezi gehien ekoizten duen herria da Milagro: ia 400.000 kilo urtean. Fruitu horren uzta bilketarekin batera, Gereziaren Festa ospatuko dute gaur eta bihar. Entzierroa eta DJen kontzertua izango dira gaur. Biharkoa izango da egun nagusia, halere. Egitarauan hainbat jarduera sartu dituzte: postre lehiaketa, azoka (gereziak, jakiak eta artisau produktuak salduko dituzte), Urrezko Gerezia emateko ekitaldia, gaiteroen kalejira, jotak, entzierroa... 13:00etan irakurriko dute festako pregoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu