Gerrak ostutako haurtzaroa

Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak haurtzaroa eta gatazka armatuen inguruko erakusketa zabaldu du

Corinne Dufka kazetariak jasotako irudia, ikusgai Bakearen eta Giza Eskubideen Jauregian. CORINNE DUFKA/REUTERS.
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Donostiara iritsi da Save the Children erakundearen Hegan egitea debekatuta: haurtzaroa eta gatazka armatuak erakusketa, eta harekin batera, egungo gerren itzalean galtzen joan diren haurren begiradak. Gernikako Bakearen Museo Fundazioa eta Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak elkarlanean antolatu dute aurreko astean hasitako ekimena.

Gerraren ondorio lazgarrienak jasaten dituzten haurren argazkiak eskaintzen ditu erakusketak, eta bost kontinentetako haur eta gazteen egoerak islatu nahi izan ditu. Horretarako, ospe handiko hamasei kazetarien lanak bildu ditu, hala nola, Corinne Dufka, Jorge Zapata edoKim Manresa edo Gervasio Sanchez, 2009 Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionalaren irabazlea.

Erakusketaren helburua «haurren egoeraz jabetu eta bakea irakasteko ahaleginetara hurbiltzea» dela adierazi dute antolatzaileek, eta horretarako, argazkiez gain, ikus entzuneko azalpenez hornitu dute erakusketa.

Hegan egitea debekatuta: haurtzaroa eta gatazka armatuak argazki erakusketa Donostian izango da abuztuaren 31a arte. Urrian, Gernikako Bakearen Museoan ikusgai izango da.

ERAKUSKETA

Non. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Ordutegia. Ast.-Lar. 10:00-14:00, Lar. 16:30-20:30 eta Ig. 10:00-14:00.

Noiz arte. Abuztuaren 31a arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.