Garai latzak dira erleentzat. Zomorroen aurkako pozoiekin ustez kutsatuta, milaka erlauntza galtzen ari dira, eta, horrez gain, etsai errukigabea heldu zaie ekialdetik. Asiako liztorrari buruz mintzatuko da Egoitz Galartza albaitaria, gaur, Oiartzunen. Ez da soilik erlezainen kezka. Izan ere, erleen lana ezinbestekoa da gure inguruko landare, labore eta frutuen zikloan. Albert Einsteinek esan zuen erleak galduz gero, lau urteren buruan gizakia bera ere galduko zela.
Vespa velutina nigritorax du zientzia izena Asiako liztorrak. 30 milimetro inguru luze da, Euskal Herriko erle arrunta —Apis mellifera— halako hiru. Zuhaitzetan egiten du habia: lurretik lau eta sei metro artean. Pertsonentzat ez da arriskutsua, baina erleentzat hilgarria da, horietaz elikatzen baita. 30 liztorreko talde batek 30.000 erle hil ditzake hiru orduan.
Txinan, India iparraldean, eta Asia hegoaldeko hainbat herrialdetako espeziea da. Europara, 2005. urtean iritsi zen, Bordeleko portura, Asiako egurrez zamaturiko itsasontzi batean. Euskal Herrira, duela sei bat urte iritsi zen, eta sekulako kalteak eragiten ari da hemengo erlauntzetan.
Kalte horiek zertan diren eta liztorraren aurka abiaturiko kanpaina azalduko du Galartzak. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko albaitaria da.
ASIAKO LIZTORRA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Oiartzungo (Gipuzkoa) udaletxean.
Gizateria gal lezakeen liztorra
Erleak sarraskitzen dabilen Asiako liztorraren berri emango du Egoitz Galartza albaitariak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu