'Go!azen' kanta abesteko deialdia egin dute gaurko
BILBO. Bihar itzuliko da ETB1era Go!azen telesaila, eta, atariko gisa, ekitaldi ikusgarria prestatu dute gaurko Bilbon. Telesaileko aktoreak eta hainbat ikastetxetako ikasleak eta irakasleak Bizikidetasunaren plazan bilduko dira, 15:30ean, Go!azen abestia kantatzeko. ETBk espero du ekitaldira 400 lagun baino gehiago joatea. Kateak nabarmendu du ekialdia irekia dela eta edonork parte har dezakeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu