Komunikazioa
'Goiena.net' ataria %50 hazi zen 2011. urtean
INTERNET. Goiena komunikazio taldeko Goiena.net atariak %50,42ko igoera izan zuen 2011. urtean, bisitari kopuruari dagokionez. Bisitatu diren orriei dagokienez, %47,27koa izan da igoera 2010arekin alderatuz. Goiena telebistak ere gora egin du. CIESen arabera, Gipuzkoan gora egin duten lau kateak Goiena, La1, La2 eta Antena3 dira. Paperezko edizioari dagokionez, Goiena aldizkaria liderra da Debagoienean, 26.000 irakurlerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu