GOMENDIOAK

2015eko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurrekontua prestatu. Egoera ekonomikoa aztertu, eta zenbat gastatu nahi den pentsatu.

Zerrenda egin. Gastatu nahi den diru kopuru horrekin bat doan erosketa zerrenda prestatu.

Erosketak lehenago egin. Azken unera arte itxarotea saihestu, prezioek gora egiten baitute.

Prezioak konparatu. Konparatu produktu beraren prezioak, aldaketak egoten baitira saltoki batetik bestera.

Esku diruarekin ordaindu. Eskuz ordainduta, txartelarekin baino gehiago kontrolatzen du erosleak gastatzen ari den diru kopurua.

Ordainagiria gorde. Erreklamazioak egiteko, beharrezkoa da ordainagiria gordea izatea.

Janaria izoztu. Elikagaiak dira Eguberrietan gehien garestitzen diren produktuak, eta aurrez erostea eta izoztea komeni da.

Jostailu egokiak aukeratu. Haurraren adina, segurtasuna eta balio hezitzaileak kontuan izatea komeni da aukeratzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.