Komunikazioa. Irlen sarea

Google+

gorka julio
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Google+ (https://plus.google.com) proiektu berriak, Googleren beste proiektu askok bezala, sarean zalaparta sortu du. Sare sozialen merkatuan Googleren beste ahalegin bat dela argi dago. Oraindik eta Gmail-ekin egin zuten bezala bakarrik gonbidapenez sar gaitezke bertara. Hala ere, izan dezakeen arrakastan sartu gabe, badirudi Google+ beste sare sozial bat baino gehiago izan nahi duela.

Alde batetik, pribatutasuna eta estandar irekietan oinarritutako sare sozial bat sortzearen kezka aspalditik enpresa barnean eta inguruan gauzatzen ari zen. Flash eta HTML5 arteko bihurtzailea automatikoa, adibidez, esparru honetan koka genezake. Eztabaidaren zantzu garbienak Googlelen lan egiten duen Chris Messinarenak (http://www.slideshare.net/factoryjoe/google-the-open-social-web) eta Social Circles liburuaren egilearen Paul Adamsenak (http://www.slideshare.net/padday/the-real-life-social-network-v2) dira.

Bestalde, Googlek honekin jendeak normalean mundu zabalari ez, baina bai talde txikietan banatuko litzatekeen edukia publikatzea bilatzen du. Garrantzi handiagoa izango duelakoan, eduki hori oso interesgarria zaio, batez ere bere bilatzailea ere zirkulu sozial horien inguruan pertsonalizatu ahal izateko. Jasoko dituen zirkulu sozial ezberdinekin partekatutako informazioarekin Googlek bilatuko duena da bilatzailea ere sozialagoa eta pertsonalizatuagoa izatea.

Baina Googlek batez ere jada jendeak erabiltzen dituen tresnak integratu, bideoa, bideokonferentzia, argazkiak, kontaktu sareak... eta lotura gogorrak eta lotura arin horiekin gauza gehiago partekatzea lortu nahi du. Facebooki aurre egin baino gehiago (batez ere Facebooken zure lagun talde osoarekin partekatzen baituzu etengabeko jario baten moduan), bere aplikazioak erabiltzen dituen kontaktu sakabanatu horiek antolatzeko eskatzen digu. Gure Gmail, Gtalk, Android... kontaktuak taldeetan antolatzea nahi du, harreman horiek trinkotu eta horiei buruz informazio gehiago izateko.

Estandar irekietan oinarritzea interesgarria da, baina estandar ireki horiek beste tresna batzuekin erabiltzeko aukera eman beharko luke Googlek. Hau da, estandar ireki horiek erabiltzen dituen nire tresna propioa sortzen badut automatikoki Google+eko kideekin harremana izateko aukera ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.