Greziako erresistentzia zibila

Krisiak eta Troikak itotako herrialdeko bi ekintzailek hango gizartearen estrategiak azalduko dituzte

Georgia Bekridakik greziarren erantzunaren berri emango du. DORIS GUTIERREZ.
Erredakzioa
2013ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatua mehetu edo suntsitu ahala, gizarteak bete du haren hutsunea Grezian. Hango herritarrek krisia dela-eta antolatu dituzten estrategien berri emango dute gaur Donostian Georgia Bekridaki eta Mario Toursoundis ekintzaileek.

Troikak Greziari ezarritako murrizketa politikak langabezia, txirotasuna, arrazakeria eta eskuin muturraren zuzpertzea ekarri diola ageri da nazioartera handik zabaltzen diren albisteetan. Baina hango gizarteak eman duen erantzuna ez da horrenbeste zabaldu: elkartasunaren printzipioarekin dabiltzan jangelak eta klinikak antolatu dituzte,kultur gune alternatiboak eta bestelako heziketa egitasmoak. Erresistentzia zibil positibo horiekin bestelako gizartebat erakitzeko bidea ireki dela azalduko du Bekridakik. Solidarity4all plataformakoa da, eta sare alternatibo horiek koordinatzen eta haien arteko informazioa eta esperientzia trukatzen dabil lanean.

Toursounidis Babylonia aldizkaria argitaratzen duen taldekoa da, eta Atenasko Nosotros gizarte gune-eskola okupatuko kidea. Krisiaren kausak eta ondorioak aztertzeko eraturiko#sistemaerrorea egitasmoaren barruan antolatu dute hitzaldia, Donostiako Udalak, GITE eta Donostia Munduen Artean elkarteek eta San Telmo museoak.

HITZALDIAK

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. San Telmo museoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.