Grimm anaien omenezko erakusketa Donostian

Aieteko Kultur Etxean jarritako erakusketak euren ipuinetako pertsonaia eta pasarte batzuk erakusten ditu

Ipuin trokelatuak eta ipuin bildumak ikusgai daude erakusketan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uztailaren 14a bitartean bisitatu ahal izango da Grimm anaien ipuinei buruzko erakusketa Donostian, Aieteko Kultur Etxean.Jacob eta Wilhelm Grimm anaiak munduan ezagunak egin ziren Haurrentzako eta etxeko ipuinak bildumagatik. Hain zuzen, iazko abenduan 200 urte bete ziren hori argitaratu zutenetik. Grimm anaiek egindako ipuin gehienak biltzen ditu, eta hura oroitzeko, besteak beste, 2013a Grimm urtea izendatu du Alemaniak —bertan jaio ziren, Hesse herrian—.

Ipuin trokelatuak eta ipuin bildumak ikusi ahal izango dituzte bisitariek: Txanogorritxu, Hansel eta Gretel, Hamelingo txirularia, Edurnezuri eta Errauskine, besteak beste. Haien ipuinak 160 hizkuntzatara itzuli dira, euren obraren zabalkundearen erakusle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.