Luis Ariznabarreta Zubiaurre Espilla 1941ean itzuli zen etxera… «Gaur etxeratu naiz, baina ez askatasun osoarekin. Nire bihotza oso minduta dago...» dio hiru bertso ondu baino lehen. Bihotzean min du, hainbat lagun, eta anaia, betiko galduak dituelako gerran. Hiru bertso, urteetan eta urteetan Ariznabarretaren etxean kantatu zituztenak,hildako haien «arimaren alde otoitz eta omenaldi».
Mendi gainetan eta
bide baztarretan
hainbat ta hainbat hil ziran
kartzel barrenetan.
Goietatikan be(he)ra
zigorrez besteak
gaixorik etorriak
morduak hil ziran
penarekin le(he)rtuak
urringo lurretan.
Ama negarrez dago
semeeri helduta
instante hontan AITA
afusilatuta.
AMA! deitzen diote
gerritik helduta
AMA! berriro ere
Gure AITA! Nun da?
Holaxe ume asko
dira geldituta.
Horrela hil ziraden
milaka askoak
anai maitetsuenak
betiko galduak.
Baino gure bihotzak
eurekin osoak
askatasunagatik
denak hildakoak.
Gorde orain berentzat
isil minutu bat.
Koldaritz (Koldo Ariznabarretaren akronimoa), Soraluzen, 1941eko abenduan.
Gure hildakoei

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu