HABEk EITBko lan eskaintzako euskara probak berrazter ditzala eskatu du LABek

urtzi urkizu
Donostia
2014ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den astean, Eusko Irratiko (EITBko irratiak) lan eskaintza publikoaren azken proben emaitzak argitaratu ziren. HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak eta EITBko epaimahaiak ez dituzte hautagaien euskara mailaz emaitza berak eman. Epaimahaiarekin euskara probak gainditu zituztenen ia erdiek —%45 inguru— ez dute euskara maila nahikoa HABEren arabera. LAB sindikatuak bilera eskatu dio HABEri, «zuzenketan zein irizpide izan dituen ezagutu eta emaitzak berrazter ditzan». Horrez gain, LABek lan eskaintza publikoaren epaimahaia «lehenbailehen» batzeko eskatu du, HABEri argibideak eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.