Hariztia

RAUL DOMINGUEZ PAZO.
2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako baso mota nagusia da, nahiz eta harizti zona ugari bota dituzten hiriguneak eta industrialdeak eraikitzeko edo pinudiak landatzeko. Hala ere, 600-700 metrotik beherako lurretan gailen izaten jarraitzen dute, eta eremu aldapatsuetako lurzoru txiroetan zein ordokietako lurzoru aberatsetan topa daitezke. Haranak eta eguterako magalak ditu gogokoen hariztiak, baso mota honentzat baldintza egokienak biltzen dituzten eremuak baitira: alegia, hotz handirik ez, eta klima heze eta leuna. Oihanpea oparoa izaten da, eta, ondorioz, basoa zeharkatzea zaila izan daiteke. Haritz kanduduna, gaztainondoa edota lizarra topa daitezke bertan, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.